2016(e)ko apirilaren 21(a), osteguna

Liburuaren nazioarteko eguna ospatzeko ekintzak, barikuan

HERRIRIK HERRI DURANGALDEA 

 Apirilaren 23an ospatzen da Liburuaren Nazioarteko Eguna, eta efemeride horren harira, hainbat ekintza antolatu dituzte Iurretako eta Elorrioko liburutegiek. 



 Kale antzezlan bat eskainiko dute, Liburuaren Egunaren bezperan (apirilaren 22an), Iurretan.Vademekun antzezlana eskainiko du Debote Enbote taldeak, 11:30ean, Dantzari plazan (euria egin ezkero Olaburu frontoian izango da hitzordua).

Apirilaren 22an, baita, Oihana Etxegibelen ipuin kontalaritza saioa izango da Elorrioko umeen liburutegian. Hiru eta bost urtekoentzat ariko da, 17:00etan; eta sei eta bederatzi urtekoentzat, 17:30ean hasita. 

Bookcrossing ekimena ere burutuko dute, Elorrion, apirilaren 22an: 25 liburu aterako dituzte Liburutegiko apaletatik, eta herriko hainbat lekutan utziko dituzte, elorriarrek irakurri eta ondoren berriro kalera bueltatu ditzaten. Gainera, apirilaren 23ra bitartean Liburutegian maileguren bat egiten duten erabiltzaileen artean, bi liburu sorta zozketatuko dituzte.

Liburuaren Eguna dela-eta Elorrion antolatu duten programazioa ixteko, irakurle kluben hitzorduak izango dira, apirilaren 27an. Euskarazko irakurle klubekoek Karmele Jaioren Orain hilak ditugu liburua hartuko dute ahotan. Gaztelerazko irakurle klubekoek, bestalde, Irati Jimenezen bisita jasoko dute, Nora bere liburuaz aritzeko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina