2017(e)ko maiatzaren 25(a), osteguna

Asteburu honetako ikuskizunak



'Apustua' antzezlana

22017/05/26 19:00

BERRIZKO KULTUR ETXEA | BERRIZ
Fernando Torrecilla herrikidearen Apustua ipuina antzerkirako moldatu du Txintxaun Kolektiboa taldeak.





2017/05/25 18:00
SAN AGUSTIN KULTURGUNEA | DURANGO

Lau antzezlan komiko labur

Etxebarriko jubilatuen antzerki emanaldia, Adinekoek antzeztutako VII. antzerki jardunaldiaren barruan. Ecografía muy húmeda, El agua milagrosa, El santo de las Isidra eta Novios de internet antzezlan komiko laburrak eskainiko dituzte.

Ibilaldia 2017ren Egitaraua


2017(e)ko maiatzaren 18(a), osteguna

Beldurra eta haur ipuinak


0-7 urte bitarteko haurrei zuzendutako literaturan oinarrituta
Noiz:  Maiatzak 8/15/22 arratsaldeko 18:30etik  20:00ak arte.
Hizkuntza: Euskaraz
Eman izena bibliotekan

Helbidea: Durangoko liburutegian.

Haurrentzako ipuin kontaketa, Durangon



Haurrentzako ipuin kontaketa Saroa Bikandiren eskutik "Koloreek hitz egin dute" izenburupean. 

NOIZ: Maiatzak 20, larunbata, 12:00etan 3-5 urtekoentzat. 6 urtetik gorakoentzak 12:30ean. 

NON: Durangoko udal liburutegian (Komentukalea, 8, Durango, Bizkaia)


Maider + Iratxe Mugire, Durangoko Kafe Antzokian

MAIDER+IRATXE MUGIRE

OSTIRALA, 22:00
Musikaren munduari betidanik estuki lotuta egon den arren, Maider Zabalegik aurtengo udaberrian aurkezten du bere bakarkako estreinako lana: “Zuei”. Alaitz Telletxearekin batera izandako bidaia arrakastatsua duela 20 bat urte atzean utzirik, bakarrik baina ongi lagunduta ekiten dio berriro diskogintzari eta zuzeneko agerpenari, balio handiak dituen disko honekin. Ilusio eta ametsen itsasoan nabigatzen duten hamar kantu gozo eta koloretsu aurkezten dizkigu Oiartzungo konposatzaile-kantariak, sentimendu garbien isla eta pizgarri, era berean.

2017(e)ko maiatzaren 11(a), osteguna

AMOUR, heldu nahiz gazteentzako antzerkia.

AMOUR


NOIZ: 2017ko maiatzaren 12an, gaueko 20:00etan.

NON: Arriola antzokian

NORENTZAT: 7 urtetik gorakoentzat


“AMOUR”, erabateko maitasuna eta gorrotoaren artean sarri dagoen muga finaren inguruan hausnarketa egiteko bide ematen digun antzezlana; errezeloak gainditzeko, ezberdinari gure bihotzean leku egiteko eta aurreiritziak gainditzeko aldarria.



BOLI BILI BOLI, familian gozatzeko antzerkia

BOLI BILI BOLI

NOIZ: 2017ko maiatzaren 6an, goizeko 12:00etan.

NON: C.C. AriznabarraVITORIA-GASTEIZ 

Sinopsia

Boli bili boli familian ikusteko euskaraz eskaintzen den txotxongilo eta kanta ikuskizuna da, eta, batez ere, 3urtetik gorako haurrei zuzenduta dago. PANTZART Antzerkiak sortu du Tolosako TOPIC-ekin batera.
Haur-poesian ospe handiko idazlea den Juan Kruz Igerabideren testuetan oinarrituta dago. Haur-poesiaren barruan, Igerabide umorearengatik eta Häiku bezalako formatu laburreko obrengatik da ezaguna. Haiku egitura oso errazeko poema txikia da, eta natura edota urtaroak bezalako gaiak lantzen dira. "zuhaitzak begi asko zituen, denak keinuka".
Horrela beraz, bere poematxo polit eta ipuin laburretatik abiatu gara, bertsoak, marrazkiak, abestiak eta paperezko objektuekin egindako ikuskizun liluragarria sortzeko. Lehen aldiz estreinatu zenetik 50antzezpen baino gehiago egin dira. Gainera, jaialdi eta programazio ezberdinetan parte hartu du, adibidez, Baranaingo Txotxongilo Jaialdian, Literaktum-en edota Argentinako Santa Fe eta Entre Ríoseco Nazioarteko Haur Antzerki Jaialdian.


2017(e)ko maiatzaren 4(a), osteguna

Maiatzak 14 Herri Urrats

Datorren igandean, maiatzak 14, Herri Urrats jaia ospatuko da Senperen.


Hau da bideokliparen lotura: https://www.youtube.com/watch?v=uICEUdATZg8

Umeentzako antzerkia Arriola antzokian: "Adel"

Igande honetan, arratsaldeko 17:00etan, umeentzako antzerkia egongo da Arriola antzokian.


Udaberriko euskal jaia, Bilbon

Larunbatean, maiatzak 6, Bilboko San Frantzisko auzoan, Udaberriko euskal jaia ospatuko dute. Hona hemen egitaraua:

Egitaraua 

11:00_Hasierako ekitaldia
11:15_Umeentzako jolasak
11:30_Tailerra: Mintzatu aplikazioaren erabilera eta auzoan etiketatzea
12:00_The Uglyones musika zuzenea
12:15_Parrillada eta sagardoa
13:00_Sanfran Kantari
13:15_Erromeria ibiltaria
13:30_Txistularien banda
14:30_Bertsobazkaria
17:30_Enaitz ipuin kontalaria
18:00_Herri kirolak: harri zulatzaileak eta jokoak
18:15_Berbalapikoa
19:00_Kale antzerkia: Pompomen Kasatxov ikuskizuna
20:00_Handikona irakurketa
20:30_Amaierako ekitaldia eta zozketa
21:00_Gorka Suaia eta AneGuria meets Euskal Dub Etxea (kontzertua)

Xuxen eta Okerren esaldi zuzentzailea