2016(e)ko apirilaren 28(a), osteguna

EUSKERA, ENTRA UN IDIOMA EN CASA


Familia askoren kezka eta beldurrak erantzun nahian, hona hemen Paula Kasaresen, Euskal filologo eta antropologoaren, hitzaldi interesgarria. 


MAIATZAK 8, HERRI URRATS SENPEREN

Maiatzaren 8an, Senperen, 
Herri Urrats jaia ospatuko dugu 
Euskal Herriko ikastolazale guztiok!!

JALGI lelopean, hi ere jalgi hadi euskaraz gurekin!

 "euskara, jalgi hadi plazara... jalgi hadi mundura".







Informazio gehiagorako, helbide honetara jo dezakezue!!
http://www.herriurrats.eus/

JALGI IKASTOLEN FESTARA!!

2016(e)ko apirilaren 21(a), osteguna

BERRIAKO SARIA!!

ARDOAREN MUSEOA

Zorionak Joseba eta familia! Zozketa egin ostean, zuek izan zarete, ardoaren museora joateko bi sarrera irabazi dituzuenak!
 Gozatu!!

EUSKAL ABESTIAK EMOTIKONOTAN

ZORIONAK TXAPELDUNEI!

LH 5-6ko ikasleek emotikono lehiaketa baten hartu dute parte. Lehiaketa horretako irabazleak LH 5eko Unax Etxezarraga eta LH 6ko Itzal Zengotitabengoa izan dira. Zorionak bikote!

Zuentzako:

Gean Gionoren "Zuhaitzak landatzen zituen gizona" eta Jon Arretxeren "Beti Iparralderantz" liburuak.



Liburuaren nazioarteko eguna ospatzeko ekintzak, barikuan

HERRIRIK HERRI DURANGALDEA 

 Apirilaren 23an ospatzen da Liburuaren Nazioarteko Eguna, eta efemeride horren harira, hainbat ekintza antolatu dituzte Iurretako eta Elorrioko liburutegiek. 



 Kale antzezlan bat eskainiko dute, Liburuaren Egunaren bezperan (apirilaren 22an), Iurretan.Vademekun antzezlana eskainiko du Debote Enbote taldeak, 11:30ean, Dantzari plazan (euria egin ezkero Olaburu frontoian izango da hitzordua).

Apirilaren 22an, baita, Oihana Etxegibelen ipuin kontalaritza saioa izango da Elorrioko umeen liburutegian. Hiru eta bost urtekoentzat ariko da, 17:00etan; eta sei eta bederatzi urtekoentzat, 17:30ean hasita. 

Bookcrossing ekimena ere burutuko dute, Elorrion, apirilaren 22an: 25 liburu aterako dituzte Liburutegiko apaletatik, eta herriko hainbat lekutan utziko dituzte, elorriarrek irakurri eta ondoren berriro kalera bueltatu ditzaten. Gainera, apirilaren 23ra bitartean Liburutegian maileguren bat egiten duten erabiltzaileen artean, bi liburu sorta zozketatuko dituzte.

Liburuaren Eguna dela-eta Elorrion antolatu duten programazioa ixteko, irakurle kluben hitzorduak izango dira, apirilaren 27an. Euskarazko irakurle klubekoek Karmele Jaioren Orain hilak ditugu liburua hartuko dute ahotan. Gaztelerazko irakurle klubekoek, bestalde, Irati Jimenezen bisita jasoko dute, Nora bere liburuaz aritzeko.

2016(e)ko apirilaren 14(a), osteguna

NOLA SALDU EUSKARA GAZTEEI

Euskara erakargarria izan daiteke! baita gazteontzat ere!

Hona hemen hitzaldi interesgarri bat!

https://vimeopro.com/ehi/hizpro-ifernandez/video/125023064


SORGINEN KONDAIRA JOKOA

Ume eta gazteei bideratua, euskararen eta euskal kulturaren ezagutza sustatzen du, 3Dn egindako leku harrigarrietan gertatzen diren erronka dibertigarriak gaindituz. Jokoaren eduki guztia bai euskaraz bai gazteleraz egonda edozein motatako publikoak eta familiek gozatu dezakete.

Hona hemen lotura





2016(e)ko apirilaren 12(a), asteartea

TUS PADRES SON UN POCO PESAOS CON EL EUSKERA ¿NO?

2016ko apirilaren 6an, AMELIA BARQUINen ARTIKULUA

 Anek (12 urte, Gasteizen, bere amari): 

 Ama, gauza bat esan behar dizut. Nik badakit etxean euskaraz hitz egin behar dudala eta ondo iruditzen zait, baina nire lagunekin beti hitz egiten dut gazteleraz, eta gure etxera etortzen direnean, nire lagunekin euskaraz hitz egin behar dudala esaten didazuenez, roilo bat da niretzat. Denbora osoan nago “euskaraz mesedez”, “euskara mesedez”, eta nire lagunek esaten dute “jope, apur bat astuna zara euskararekin, ezta?” edo esaten didate “zure gurasoak apur bat astunak dira euskararen kontu horrekin, ezta?”. Ama, benetan, roilo bat da.

 Amak: 

 Bai, ulertzen dut, kuttuna. Dilema ederra daukazu. Lagunen gustura jokatu behar duzun ala etxeko nagusion gustura. Egia esan, nik ez dut ondo eramaten zuri gure etxean lagun euskaldunekin gaztelaniaz entzutea. Nik badakit zure lagunei gure etxera jolastera etortzea gustatzen zaiela eta nik beti pentsatu dut hemen euskaraz egiteko eskatzea ez zela gehiegizkoa, onuragarria zela haientzat. Haietako batzuek eskolan bakarrik entzuten dute, eta euskarak beste zerbaitetarako balio duela konturatzea eta erabiltzea ondo etortzen zaie haiei eta euskarari. 

 Anek: 

 Ja, nahi duzun guztia, baina nire lagunentzat eta niretzat roilo bat da. Azken aldi honetan ez ditut ekarri nahi.

 Amak: 

 Bai, ulertzen dut ze zaila izan behar den. Izan ere, momentu honetan, niri ez zait konponbiderik bururatzen. 

Amak pentsatzen eta esaten ez duena: 

 Datorren urtean ez duzu zailtasunik izango, lasai egon. Institutura joango zara eta, zure neba nagusiari gertatu zitzaion bezala, han ere euskara ez da gelatik aterako, baina berari bezala, zuri ere ez dizu jada inportako gure iritziak edo aurpegi txarrak, kalean edo etxean zure lagunekin gaztelaniaz entzungo zaitugunean. Bake gehiago izango duzu. Bestalde, interesatzen zaizkizun komikiak, telebistako programak, interneteko telesailak, bideoklip gehienak… ez dira euskaraz aspaldidanik. 

 Etxeko nagusiok ohituko gara eta halabeharrez amore emango dugu, garai hobeen esperoan (talde batean militantziak, lagun jakin batzuen eraginak, lanpostu jakin baten exijentziak, ume bat hazteko beharrak, noizbait garatutako kontzientziak… egunen batean euskarara berriro ekarriko zaituelakoan). Jakinda, hala ere, irakaslearekin eta gurekin egiten duzuna alde batera utzita, zure euskara lozorroan egongo dela, eta euskal elebiduna izatetik erdal elebiduna izatera pasatzen ari zarela, pixkanaka.

2016(e)ko apirilaren 10(a), igandea

Ongi etorri!

Hemendik aurrera Elorrioko Txintxirri ikastolaren Euskaraz Bizi zein Hizproko berri guztiak hemen izango dituzue.