2019(e)ko ekainaren 5(a), asteazkena

Araba euskaraz



EKAINAK 16AN, LAU GUNE ARMENTIAN ARABA EUSKARAZEN


0605_eh_arabaeuskaraz

">
«Gertu» lelopean, gero eta gertuago dago Araba Euskaraz jaia eta antolatzaileek egitarauaren berri eman zuten atzo. Hilaren 16an da hitzordua Armentian. Azaldu dutenez, lau gune izango dira han. Armentia Ikastolan Haurren Hiria egongo da, eta hamaika jolas eta jarduera Prado parkean, Mineralen eta Armentiako zelaietan: ginkana, magia, tailerrak, artisautza, pailazoak eta Kolonbia, Bolivia eta Saharako doinuak, Joselu Anaiak, Skabidean eta Ze esatek! taldeekin batera, besteak beste.

2019(e)ko ekainaren 3(a), astelehena

Nafarroa oinez

Nafarroa Oinezeko abestia eta bideoklipa aurkeztu dute

‘Izan argi!’ lemapean, euskara eta auzolanerako gonbita uztartzen ditu aurtengo Nafarroa Oinezeko abestiak. Skatik abiatuta rap eta elektronikari keinu egiten dien kantu honen bideoklipa aurkeztu berri du Tuterako Argia ikastolak. 


 

2019(e)ko maiatzaren 23(a), osteguna

Jolas hezigarriak

Geletan nahiz etxeetan erabiltzeko badira jolas hezigarriak. Guk horiek zerrendatzen dituen helbide batzuen berri emango dizuegu oraingoan. Azalpenak euskaraz eta gaztelaniaz daude, interesgarria izan daitekeela deritzogu. Hona hemen helbidea:

http://www.jolasak.eu/

https://sites.google.com/a/educacion.navarra.es/euskara-e-baliabideak/euskarazko-baliabide-pedagokikoak/jokoak

http://www.azkuefundazioa.eus/tag/jolasa

https://www.educaciontrespuntocero.com/recursos/juegos-mesa-educativos-clase-aula/37168.html


Ondo pasa!

2019(e)ko maiatzaren 16(a), osteguna

XX Umore azoka Leioan

Umore Azoka Leioa, Leioako Udalak antolatutako Kaleko Artisten Azoka, udalerriaz jabetuko da berriro ere maiatzaren 16tik 19ra, Kaleko Arteei eskainitako 20 urteko “sukaldaritza” eta dedikazioa ospatuko dituen programazio bereziarekin.
Euskal Herritik eta Estatuko eta Europako beste herrialde batzuetatik etorriko diren 46 konpainia izango dira gustu guztietarako eskaintzaren arduradunak, erabateko 19 estreinaldi“kaleko” 3 estreinaldi eta Estatu mailako 7 aurkezpen barne direla.

Egitarau osoa ikusteko egin klik hemen


2019(e)ko martxoaren 28(a), osteguna

Martxoko esaldia


Txikienentzako euskarazko filma


Kontuz arratoi piratarekin!
Bide lapurren artean gozo zaleena… Bere zaldiaren gainean, bidean aurkitzen duen bidaiari guztien janaria lapurtzen du bera baino maltzurragoa den norbaitekin topo egitenduen arte.