2019(e)ko maiatzaren 23(a), osteguna

Jolas hezigarriak

Geletan nahiz etxeetan erabiltzeko badira jolas hezigarriak. Guk horiek zerrendatzen dituen helbide batzuen berri emango dizuegu oraingoan. Azalpenak euskaraz eta gaztelaniaz daude, interesgarria izan daitekeela deritzogu. Hona hemen helbidea:

http://www.jolasak.eu/

https://sites.google.com/a/educacion.navarra.es/euskara-e-baliabideak/euskarazko-baliabide-pedagokikoak/jokoak

http://www.azkuefundazioa.eus/tag/jolasa

https://www.educaciontrespuntocero.com/recursos/juegos-mesa-educativos-clase-aula/37168.html


Ondo pasa!

2019(e)ko maiatzaren 16(a), osteguna

XX Umore azoka Leioan

Umore Azoka Leioa, Leioako Udalak antolatutako Kaleko Artisten Azoka, udalerriaz jabetuko da berriro ere maiatzaren 16tik 19ra, Kaleko Arteei eskainitako 20 urteko “sukaldaritza” eta dedikazioa ospatuko dituen programazio bereziarekin.
Euskal Herritik eta Estatuko eta Europako beste herrialde batzuetatik etorriko diren 46 konpainia izango dira gustu guztietarako eskaintzaren arduradunak, erabateko 19 estreinaldi“kaleko” 3 estreinaldi eta Estatu mailako 7 aurkezpen barne direla.

Egitarau osoa ikusteko egin klik hemen