2019(e)ko otsailaren 7(a), osteguna

Txitxiburduntzi eguna


                 
               TXITXIBURDUNTZIA







Txitxiburduntzia  Euskal Herriko ohitura zaharra da, hainbat tokitan garizuma aurretik ospatzen zen aurreko igandean.. Garai batean, familiak mendira irteten ziren, bere janaria eta beharrezko tresnak aldean zeramatzatela. Mendira heltzean, norberak zeuzkan gauzak atera, egurrak batu eta sua egiten zen. Bakoitzaren gauzen artean, lukainka edo okel zati bat eta egurrezko zotza egoten ziren. Orduan lukainka zotzak alderik alde zeharkatu eta suaren erretzen zen.

Gaur egun, txerri-hilketarik ez badago ere, tradizio hau gure inguruko hainbat herritan bizirik dago.Txitxiburduntzia, lagunekin zein familiarekin ospatzen den egun alaia eta paregabea da. Leku batzuetan erromeriak ere antolatzen dira, ospakizunekin,jolasekin,musika eta dantzaldiekin.


2019(e)ko otsailaren 6(a), asteazkena