2017(e)ko martxoaren 31(a), ostirala

Ez dok hiru.

EZ DOK HIRU: Euskal musikaren benetako historia


Ez dok hiru
"Ez dok hiru"ren antzerki- proposamen berria Arriaga antzokian estreinatuko da. Proiektua denboran zehar bidaiatzea egingo gaitu, euskal musikaren  istorio txiki handiaren errepaso ironiko, absurdo eta dibertigarriaren bitartez. Helduei zuzenduta, umorez egina eta euskaraz, Patxo Telleriaren testuen zigilu nahastezinarekin eta Mikel Martínezek eta Telleriak berak interpretatuta.

NOIZ: 2017ko martxoaren 31n, gaueko 20:00etan
NON: Lasarte Aretoan, Igorren 


2017(e)ko martxoaren 16(a), osteguna

KORRIKA LAGUNTZAILEA


Beste Korrika baten atarian gaude. Berriro ere, Euskal Herriko bazter guztietara zabalduko dugu, ozen, euskararen aldeko aldarria. Eta hori horrela izan dadin, zure laguntza behar du AEK-k. Aurreko KORRIKA amaitu zenetik, gizartearen bultzada azpimarratu nahi dugu; alde batetik, euskahalduntzeko deiari kasu eginda, euskaraz bizitzeko hautua irmoago dago; beste aldetik, herritar gehiago hurbiltzen dira euskaltegietara. Administrazioari dagokionez, esan behar dugu oraindik ere euskaltegiei zuzendutako baliabideak ez nahikoak direla.
Hori dela eta, 20. KORRIKAk jasoko duen dirua Euskal Herri osoko bere euskaltegiak laguntzeko erabiliko du AEK-k.

AEKren ekimenari esker, eta milaka lagunen laguntzari esker, Korrika den bezalakoa izatea lortu dugu, eta bide horretan jarraituko dugu. Korrika laguntzaileak KORRIKAren zutabe nagusietako bat dira.

Aurten ere laguntza bera eskatzera gatoz, hau da, 20. Korrikaren Korrika laguntzailea izan zaitezen nahi dugu. 12 euroren truke jasoko duzu aurtengo 20. Korrikaren Korrika laguntzailearen pina, urtarriletik aurrera Euskal Herriko ehunka komertziotan beherapenak izatea ahalbidetuko dizun Korrika laguntzaile txartela eta txartela onartuko duten komertzioen zerrenda dakarren katalogoa. Eta, batik bat, 12 euro emanez, Korrika laguntzailea izango zara.

Oraindik Korrika laguntzailea ez bazara, AEKren euskaltegietan eska ditzakezu pina, txartela eta katalogoa. Internet 
bidez ere egin dezakezu zure eskaria, 20.Korrikaren logotipoaren gainean klikatuta (galdetegia gaztelaniaz dago. Barkatu eragozpenak!) eta etxean jasoko duzu.


Izan zaitez KORRIKA laguntzaile eta gozatu bideaz!

"Kaput" umeentzako antzerkia Arriolan

                  GANSO & CÍA: "Kaput"



Kaputek bi zororen eta auto baten ihes geldia kontatzen digu. Bi bidaideak gure aterpean hartuko ditugu, itxaropena eta barealdi-tartea emateko.
Kaput barretik eta optimismotik gerren drama unibertsalera eta bere zeharkako efektuetara hurbiltzen gaituen komedia hunkigarri, urratzaile eta zentzugabekoa da.Dibertitzeko eta publiko guztiak hunkitzeko gai den hitzik gabeko bidaia.
NOIZ: 2017ko martxoaren 19an, arratsaldeko 17:00etan
NORENTZAT: 5 urtetik gorakoentzat

Jainko basatia antzerkia Berrizen




NOIZ: 2017ko martxoaren 18an, gaueko 20:00etan.
NON: Berrizko Kultur Etxean


Jainko Basatia komedia dramatikoa da. Bi bikote ezkondu elkartzen dira euren seme-alaben arteko liskarrak konpontzeko asmotan; izan ere, bikote baten semeak besteari eraso egin dio. Giza-legez eta edukazio handiz abiatu den bilerak beste bide bat hartuko du, elkarri kristonak eta bi esaten hasten direnean, bata eta besteen frustrazio eta mixeriak azalduz. Ane, Alexen emaztea da eta banku baten egiten du lan. Emakume lasaia dirudi, baketsua, alkoholaren aparretan murgiltzen den arte.  Alex arrakasta handiko abokatu gaztea da, zintzoa, burlatia, zuzena eta mugikorrik izan ezean, galduta dabilen horietakoa.  Manu Veronikaren senarra da. Burdingilea, gizon lasaia eta emaztearen gonapean bizi dena, bileran zehar lehertzen den arte. Emaztearen kontra egingo du bere alderdi ilun eta arranguratsuak erakutsiz.  Veronika kultura andiko etxekoandre aurrerakoia da. Tragu pare bat hartuz gero itxuraldatu eta erresumindu egiten da, bere frustrazio guztiak azaleratuz.

Opera txikientzat: Bost axola bemola.



Ikuskizun liriko oso dinamikoa eta dibertigarria, lau abeslarirentzat, bi aktorerentzat eta pianorako egina. Lehen pertsonan esperientzia ahaztezina bizi ahal izango dugu, operako aria eta duo ezagunenekin harremanetan jartzean eta antzerkiaren bizitza eta bertan lan egiten duten pertsonen garrantzia kontuan hartzean.
Bego andreak, antzokiaren garbiketa-buruak, operaren sekretuen berri emango du bere umore-sen partikularrarekin, pertsonaia zentzugabeek lagunduta.
Euskaraz eskainiko da gaztelerazko azpitituluekin.
Adina: 8 urtetik gorazkoentzat
Martxoak 18: 18:00etan
Martxoak 19: 12:00 eta 18:00etan

Eibarren antzerki jardunaldiak



EIBARKO ANTZERKI JARDUNALDIAK


2017ko martxoaren 3tik apirilaren 6ra bitartean ospatuko da 40. urteurrena. Guztira, 21 antzezlan taularatuko dira eta horietako lau euskara hutsean eskainiko dira.
Josep María Flotats, Iñaki Miramón, Juan Gea edota Luis Varela dira Coliseoaren eta Hezkuntza Esparruko Antzokiaren eszenatokietara igoko diren antzezle batzuk.

Bestalde, sarreren aurresalmenta berezia zabalduko da:
  • Otsailak 11, 12 eta 13: 10etatik 14etara, Coliseo Antzokian.
  • Funtzio bakoitza baino lehen, 19etatik 20etara, dagokion antzokiaren leihatilan.
  • Kutxabank bitartez 2017ko otsailaren 11tik aurrera, 10etatik aurrera.
Ohizko salmenta: antzokiko leihatilan funtzioa hasi baino ordu erdi lehenago.

Informazio gehiagorako, hona hemen link-a: 

2017(e)ko martxoaren 10(a), ostirala

eLiburutegia

Literatura Unibertsala eLiburutegian
Otsailaz geroztik, Literatura Unibertsala bildumako 60 liburu eLiburutegia plataforman eskaintzen dira, ePub formatuan, doan eta denbora mugarik gabe deskargatzeko moduan. Plataforman bertan adierazten da nola egin deskarga gailu bakoitzean. Hona hemen helbidea: 

http://www.eliburutegia.euskadi.eus/buscar?tipo_acceso=libre&&&&fecha=2017&locale=eu



2017(e)ko martxoaren 2(a), osteguna

Asteburuko agenda kulturala

ANTZERKIA: ATTE HIL AURRETIK

2017ko martxoaren 3anZornotza Aretoan, gaueko 21:00etan.


Maxusek bere biloba Aneri gauero ipuin bera kontatzen zion. Bi hilabete egin ditu ordea istorio hori azkenekoz entzun zuenetik. Inauteriak hemen dira berriz eta urtero bezala Erremonesea baserriko harategian ospatzeko erabakia hartuko du Anek. Bere amonak utzitako hutsuneak eta inauteriek sakonki zirikatuko dute Ane, oheratzean entzuten zuen ipuin hark ezkutuan zeraman benetako esanahia agerian utziz.

DANTZAZ: "Harri, Orri, Ar"

2017ko martxoaren 4an Arriola Antzokian, gaueko 20:00etan. 10€/ 7€( bazkideak)



“Harri, orri, Ar” Dantzaz-en azken ekoizpenaren izenburua da. Jolasaren aldarrikapena, ikuslearen irudimenari irekitako sormenerako lurraldea bezala. Nola sartu gastronomia eta dastamena dantzan? Nola esan den-dena isiltasun segundu batean? Nola kokatu gure gorputza eta bere mugimendua askoz zabalagoa den talde mugimendu batean? Dantzaz-ek ezagutzera gonbidatzen gaitu.
Nazioarteko dantzariaz osaturiko harrobi heterogeneoa den euskal konpainia honen ikuskizunak berriro ere, ohiko etiketetatik aldentzen da. Atrezzo jangarria, Mariachi musika, zirku-elementuak eta energia eta mugimenduaren fisikotasuna, guztiak dute lekua sormen honetan. Jolas tradizionalean gertatzen den bezala, hauskortasunak (papera), batzuetan indarra (harria) gainditzeko ahalmena duela gogorarazten digu.

UMEENTZAKO ZINEA: "Teresa eta Galtzagorri"

2017ko martxoaren 5ean Arriola Antzokian, arratsaldeko 17:00etan. 3€

5-1- Teresa eta Galtzagorri


Iratxoek udaberria ekartzen digute urtero. Tim lehen aldiz iritsitako iratxoa da. Feriako soinu erakargarriarekin nahasita, gainerako iratxoengandik bereizi da. Eta Samuel eta Vladek harrapatu dute, zirkuko atrakzio gisa esplotatzeko.
Teresa 6 urteko neska da, eta jeloskortasun handia agertzen du neba txikiaren aurrean. Ferian, Tim ikusi du jendaurrean ikusgai, eta hura gutiziatu du. Timentzat, berriz, ihes egiteko aukera da neska.
Tim Teresaren etxean ezkutatuko da, eta haren babespean biziko da. Elkarrekin, hainbat abentura biziko dituzte, eta lagun bereizezinak izango dira.

Xuxen eta Okerren martxoko esaldia.


Elebitasuna, bi hizkuntza hitz egitea baino gehiago.

Elebidun izateak baditu ondorioak, hizkuntza baten baino gehiagotan komunikatzeko gaitasuna izateaz gain. Hau honela, elebidunen eta elebakarren arteko alderaketek zientzilari askoren interesa piztu dute aspalditik. Artikulu honetan, ondorio linguistikoei eta kognitiboei erreparatuko diegu, ondorio positiboei zein negatiboei, eta horretarako hainbat ikerketaren emaitzetan oinarrituko gara. Halaber, “abantaila elebidunaren” hipotesia aurkeztuko dugu.

http://www.ikasten.ikasbil.eus/mod/habecms/view.php/irakasbil/argitalpenak/elebitasuna_2_hizkuntza_hitz_egitea_baino_gehiago