2018(e)ko urtarrilaren 18(a), osteguna

"Gu (ez gaude bakarrik)" umeentzako antzezlana



“Gu (ez gaude bakarrik)” gizakiak klima aldaketan duen influentziari buruzko fabula bat da.
Mundua kolorez eta animaliaz beteta dagoen leku eder bat da. Gizakia naturaren parte bezala bere ingurunea errespetatu eta zainduko du baina momentu batean tximiniak eraikitzen hasiko da eta tximiniak dirua emango dute. Diruarekin dena lortu daitekeela sinistuko du. Baina lortuko duen gauza bakarra, mundua kolorerik gabe uztea izango da.
Gizon tximiniek mundua erabat leku grisean bilakatu dute, kolorerik ez dagoen lekua. Bertako biztanleek jada ezin dute loreen usainaz edo iluntzeaz gozatu. Jada ezin dute txorien txio zoragarriez gozatu eta are gutxiago itsasoak arrainez beteta ikusi. Gizon tximiniek eurek eraikitakoarekin hobeto biziko zirenaren ustearekin denak konbentzitzea lortu zuten. Baina jendeak oroitzapenak izaten jarraitzen du. Zelaiak berdeak, zerua urdina eta itsasoa arrainez beteta zegoen garaiez oroitzen dira. Ez da horrenbeste behar bizitzeko. Egin beharreko gauza bakarra galtzear dauden hori salbatzea da. Lur planeta.
NON: Arriola antzokian                            NOIZ: urtarrilak 21, 17:00etan
IRAUPENA: 50'                                          5 urtetik gorakoentzat

2017(e)ko urriaren 29(a), igandea

Gaba beltza edo Anima Guztien gaba




GABA BELTZA EDO ANIMA GUZTIEN GAUA

Jakingo duzunez, Estatu Batuetako jai horrek, Hollywood-eko pelikula askotan ikusi duguna, Europako kulturan du jatorria. Askotan aipatzen da Irlanda, baina XX. mendearen erdialdera arte modu bertsuan ospatzen zen Euskal Herriko txoko askotan: Eibar, Bergara, Zizurkil, Lesaka, Orio, Bermeo, Urnieta, OƱati, Elduain... hainbat herritan jartzen ziren kandelak kuien edo arbien barruan eta etxez etxe ibiltzen ziren gaztetxoak gozoki edo fruitu lehorren eskean.
                                                                                                       http://www.irale.hezkuntza.net/web/guest/1242

                Xanduli, Manduli….
Gure umeak “truco o trato” esanez ateratzen dira kalera, baina bada euskarazko tradizioan era honetako eske errondetan erabili izan den formula bat:

Xanduli, manduli, kikirriki….. eman goxokiak guri!

Zer diozue? Saiatuko gara denon artean euskarazko formula hori erabiltzen eta gure aitita-amamen Animen Gauaren kutsua ematen?

                           




2017(e)ko urriaren 11(a), asteazkena