GABA BELTZA EDO ANIMA
GUZTIEN GAUA
Jakingo duzunez,
Estatu Batuetako jai horrek, Hollywood-eko pelikula askotan ikusi duguna,
Europako kulturan du jatorria. Askotan aipatzen da Irlanda, baina
XX. mendearen erdialdera arte modu bertsuan ospatzen zen Euskal Herriko
txoko askotan: Eibar, Bergara, Zizurkil, Lesaka, Orio, Bermeo, Urnieta, OƱati,
Elduain... hainbat herritan jartzen ziren kandelak kuien edo arbien barruan eta
etxez etxe ibiltzen ziren gaztetxoak gozoki edo fruitu lehorren eskean.
Xanduli, Manduli….
Gure umeak “truco o trato” esanez ateratzen
dira kalera, baina bada euskarazko tradizioan era honetako eske errondetan
erabili izan den formula bat:
Xanduli, manduli, kikirriki….. eman goxokiak guri!
Zer diozue? Saiatuko gara denon artean euskarazko
formula hori erabiltzen eta gure aitita-amamen Animen Gauaren kutsua ematen?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina