2017(e)ko urriaren 29(a), igandea

Gaba beltza edo Anima Guztien gaba




GABA BELTZA EDO ANIMA GUZTIEN GAUA

Jakingo duzunez, Estatu Batuetako jai horrek, Hollywood-eko pelikula askotan ikusi duguna, Europako kulturan du jatorria. Askotan aipatzen da Irlanda, baina XX. mendearen erdialdera arte modu bertsuan ospatzen zen Euskal Herriko txoko askotan: Eibar, Bergara, Zizurkil, Lesaka, Orio, Bermeo, Urnieta, Oñati, Elduain... hainbat herritan jartzen ziren kandelak kuien edo arbien barruan eta etxez etxe ibiltzen ziren gaztetxoak gozoki edo fruitu lehorren eskean.
                                                                                                       http://www.irale.hezkuntza.net/web/guest/1242

                Xanduli, Manduli….
Gure umeak “truco o trato” esanez ateratzen dira kalera, baina bada euskarazko tradizioan era honetako eske errondetan erabili izan den formula bat:

Xanduli, manduli, kikirriki….. eman goxokiak guri!

Zer diozue? Saiatuko gara denon artean euskarazko formula hori erabiltzen eta gure aitita-amamen Animen Gauaren kutsua ematen?

                           




2017(e)ko urriaren 11(a), asteazkena

2017(e)ko ekainaren 7(a), asteazkena

Araba Euskaraz 2017


Ekainaren 18an Araba Euskaraz 2017 ospatuko da Bastidan. Hona hemen egitaraua eta ibilbidea:







2017(e)ko maiatzaren 25(a), osteguna

Asteburu honetako ikuskizunak



'Apustua' antzezlana

22017/05/26 19:00

BERRIZKO KULTUR ETXEA | BERRIZ
Fernando Torrecilla herrikidearen Apustua ipuina antzerkirako moldatu du Txintxaun Kolektiboa taldeak.





2017/05/25 18:00
SAN AGUSTIN KULTURGUNEA | DURANGO

Lau antzezlan komiko labur

Etxebarriko jubilatuen antzerki emanaldia, Adinekoek antzeztutako VII. antzerki jardunaldiaren barruan. Ecografía muy húmeda, El agua milagrosa, El santo de las Isidra eta Novios de internet antzezlan komiko laburrak eskainiko dituzte.