TXITXIBURDUNTZIA
Txitxiburduntzia Euskal Herriko ohitura zaharra da, hainbat
tokitan garizuma aurretik ospatzen zen aurreko igandean.. Garai batean,
familiak mendira irteten ziren, bere janaria eta beharrezko tresnak aldean
zeramatzatela. Mendira heltzean, norberak zeuzkan gauzak atera, egurrak batu
eta sua egiten zen. Bakoitzaren gauzen artean, lukainka edo okel zati bat eta
egurrezko zotza egoten ziren. Orduan lukainka zotzak alderik alde zeharkatu eta
suaren erretzen zen.
Gaur egun, txerri-hilketarik ez badago ere, tradizio
hau gure inguruko hainbat herritan bizirik dago.Txitxiburduntzia, lagunekin
zein familiarekin ospatzen den egun alaia eta paregabea da. Leku batzuetan
erromeriak ere antolatzen dira, ospakizunekin,jolasekin,musika eta
dantzaldiekin.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina