2018(e)ko maiatzaren 24(a), osteguna

Mona Lisa Misioa



Leo Da Vinci, burua ideiaz gainezka daukan margolari eta asmatzaile gazte bat, Mona Lisarekin maitemintzen da. Lisak etxea galduko du sute batean, eta Leok, hari lagundu nahian, abentura zoro eta zirraragarri bati ekingo dio.
Hala, aspaldi-aspaldi Montecristo uhartetik hurbil hondoraturiko itsasontzi pirata baten bila abiatu, eta itsasontziko altxor izugarria aurkitzen saiatuko da. Berak uste du altxor horri esker konponduko dituela Lisaren arazoak, eta biek batera hasiko dute bidaia, lagunekin elkar hartuta, jakinik ere bidaia ez dela izango batere samurra.
Izan ere, ez dira izango altxorra aurkitu nahi duten bakarrak.


  • MOTAIkus-entzunezko emanaldia
  • DATAMaiatzak 27
  • ORDUTEGIA17:00
  • LEKUAErmua Antzokia
    Iparraguirre z/g
    Ermua
  •                             3€

Books alive!



Books Alive! Scritch Scratch


Ustekabean intsektu batzuen erasoa jasotzen duen gela baten istorio dibertigarria kontatuko dizu Catalinak. Gainera, margotzeko modu originalak ezagutuko dituzu.
Maiatzak 26, larunbata, eta 27, igandea
11:30-13:30: 15 laguneko taldea
Adina: 6-11 urte
Hizkuntza: ingelesa

2018(e)ko otsailaren 3(a), larunbata

Material bilduma

Oraingoan, euskal ipuin, abesti eta olerkien txoko baten berri eman nahi dizuegu, seme-alabekin lantzeko, kantatzeko edo une atsegin bat pasatzeko. Hona hemen euskarazko material bilduma biltzen duen helbidea:

https://hitzketa.webnode.es





Sartu eta arakatu!

2018(e)ko otsailaren 1(a), osteguna

Otsaileko esaldi zuzentzailea


San Blas eguna

San Blas jaia


San Blas jaia otsailaren 3an ospatzen den jai tradizional eta erlijiosoa da, Euskal HerrianSan Blas III. mendeko kristau martiri bat izan zen, gotzai eta medikua. Haur  baten eztarriko gaitza mirariz sendatu omen zuela eta, eztarrien zaindaritzat hartzen da kristau tradizioan. Horrela, ohikoak dira San Blaseko kordoiak, santuaren irudiaren aurrean bedeinkatu eta lepoan 9 egunez janzten direnak (otsailaren 3a barne), eta gero kendu eta erre egiten direnak, urte osoa eztarriko gaitzak, eztulak, katarroak eta eztarriko edozein infekzio prebenitu egiten dituztelakoan. Egun honetan santuaren omenez, hainbat nekazal azoka antolatzen dira. AbadiƱokoa azokarik garrantzitsuenetarikoa da eta urtero milaka pertsona biltzen ditu. 

San Blas jaian bedeinkatutako kordoiak.                               San Blas opilak.