2017(e)ko apirilaren 6(a), osteguna
Asteburuko agenda kulturala
MARKELIÑE "Euria"
Apirilaren 9an, igandean, Durangoko San Agustin Kulturgunean, arratsaldeko 18:00etan.
"Euria” lanak, maite dugun norbait jadanik ez dagoenean gertatzen zaigunari buruz hitz egiten du. Eta zerbait aldatu dela ulertzeko eta onartzeko behar dugun denbora guztiari buruz.
“Euria” lanean ur tantak daude, bi aterkirekin bizi den pertsonaia, lanabes kaxa bat, eskegitzeko gantxoak, plantxa ero bat, abesti triste baten gaineko keinu ederrak, berokia, kanpora ematen duen leihoa, oroitzapenen iratzargailua eta baita marraztutako eguzkia ere.
Norbaitek, altxatzeko eta aurrera egiteko dugun gaitasunaren metafora ere ikus dezake eguzki horretan.
2017(e)ko martxoaren 31(a), ostirala
Ez dok hiru.
EZ DOK HIRU: Euskal musikaren benetako historia

Ez dok hiru
"Ez dok hiru"ren antzerki- proposamen berria Arriaga antzokian estreinatuko da. Proiektua denboran zehar bidaiatzea egingo gaitu, euskal musikaren istorio txiki handiaren errepaso ironiko, absurdo eta dibertigarriaren bitartez. Helduei zuzenduta, umorez egina eta euskaraz, Patxo Telleriaren testuen zigilu nahastezinarekin eta Mikel Martínezek eta Telleriak berak interpretatuta.
NOIZ: 2017ko martxoaren 31n, gaueko 20:00etan
NON: Lasarte Aretoan, Igorren
2017(e)ko martxoaren 23(a), osteguna
2017(e)ko martxoaren 16(a), osteguna
KORRIKA LAGUNTZAILEA
Beste Korrika baten atarian gaude.
Berriro ere, Euskal Herriko bazter guztietara zabalduko dugu, ozen, euskararen
aldeko aldarria. Eta hori horrela izan dadin, zure laguntza behar du AEK-k.
Aurreko KORRIKA amaitu zenetik, gizartearen bultzada azpimarratu nahi dugu;
alde batetik, euskahalduntzeko deiari kasu eginda, euskaraz bizitzeko hautua
irmoago dago; beste aldetik, herritar gehiago hurbiltzen dira euskaltegietara.
Administrazioari dagokionez, esan behar dugu oraindik ere euskaltegiei zuzendutako
baliabideak ez nahikoak direla.
Hori dela eta, 20. KORRIKAk jasoko duen dirua
Euskal Herri osoko bere euskaltegiak laguntzeko erabiliko du AEK-k.
AEKren ekimenari esker, eta milaka lagunen laguntzari esker, Korrika den bezalakoa izatea lortu dugu, eta bide horretan jarraituko dugu. Korrika laguntzaileak KORRIKAren zutabe nagusietako bat dira.
Aurten ere laguntza bera eskatzera gatoz, hau da, 20. Korrikaren Korrika laguntzailea izan zaitezen nahi dugu. 12 euroren truke jasoko duzu aurtengo 20. Korrikaren Korrika laguntzailearen pina, urtarriletik aurrera Euskal Herriko ehunka komertziotan beherapenak izatea ahalbidetuko dizun Korrika laguntzaile txartela eta txartela onartuko duten komertzioen zerrenda dakarren katalogoa. Eta, batik bat, 12 euro emanez, Korrika laguntzailea izango zara.
Oraindik Korrika laguntzailea ez bazara, AEKren euskaltegietan eska ditzakezu pina, txartela eta katalogoa. Internet bidez ere egin dezakezu zure eskaria, 20.Korrikaren logotipoaren gainean klikatuta (galdetegia gaztelaniaz dago. Barkatu eragozpenak!) eta etxean jasoko duzu.
Izan zaitez KORRIKA laguntzaile eta gozatu bideaz!
"Kaput" umeentzako antzerkia Arriolan
GANSO & CÍA: "Kaput"
Kaputek bi zororen eta auto baten ihes geldia kontatzen digu. Bi bidaideak gure aterpean hartuko ditugu, itxaropena eta barealdi-tartea emateko.
Kaput barretik eta optimismotik gerren drama unibertsalera eta bere zeharkako efektuetara hurbiltzen gaituen komedia hunkigarri, urratzaile eta zentzugabekoa da.Dibertitzeko eta publiko guztiak hunkitzeko gai den hitzik gabeko bidaia.
NOIZ: 2017ko martxoaren 19an, arratsaldeko 17:00etan
NORENTZAT: 5 urtetik gorakoentzat
Jainko basatia antzerkia Berrizen
NOIZ: 2017ko martxoaren 18an, gaueko 20:00etan.
NON: Berrizko Kultur Etxean
Jainko Basatia komedia dramatikoa da. Bi bikote ezkondu elkartzen dira euren seme-alaben arteko liskarrak konpontzeko asmotan; izan ere, bikote baten semeak besteari eraso egin dio. Giza-legez eta edukazio handiz abiatu den bilerak beste bide bat hartuko du, elkarri kristonak eta bi esaten hasten direnean, bata eta besteen frustrazio eta mixeriak azalduz. Ane, Alexen emaztea da eta banku baten egiten du lan. Emakume lasaia dirudi, baketsua, alkoholaren aparretan murgiltzen den arte. Alex arrakasta handiko abokatu gaztea da, zintzoa, burlatia, zuzena eta mugikorrik izan ezean, galduta dabilen horietakoa. Manu Veronikaren senarra da. Burdingilea, gizon lasaia eta emaztearen gonapean bizi dena, bileran zehar lehertzen den arte. Emaztearen kontra egingo du bere alderdi ilun eta arranguratsuak erakutsiz. Veronika kultura andiko etxekoandre aurrerakoia da. Tragu pare bat hartuz gero itxuraldatu eta erresumindu egiten da, bere frustrazio guztiak azaleratuz.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
