2016(e)ko azaroaren 29(a), asteartea

Durangoko Azoka


Abenduaren 2tik 6ra bitartean Durangoko Azoka 2016-k ateak irekiko ditu. Euskal kulturaren transmisiorako gunea izateaz gain, hizkuntzarekin jolas egiteko aukera ere badugu bertan. Hona hemen Saguganbarako egitaraua:  http://saguganbara.durangokoazoka.eus/eu/egitaraua-saguganbara  … eta Areto Nagusiko egitaraua: http://aretonagusia.durangokoazoka.eus/eu/egitaraua





2016(e)ko urriaren 27(a), osteguna

INTERNETEKO BALIABIDEAK

Hemen doakizue Interneten topa ditzakezuen hainbat baliabide.


GURASOENTZAKO HITZALDIAK




Zenbait gurasoren kezkei erantzun nahian, ikastolak hitzaldi bi antolatu ditu ikasturte hasiera honetan EBETE elkartearen eskutik. Hitzaldi bi horiek (No sabemos euskera, ¿Cómo podemos ayudar a nuestros hijos e hijas? eta Nola lagundu seme-alabei lagunartean euskara erabil dezaten?) Iñaki Eizmendik eman ditu. Parte hartu duzuenoi eskerrak eman nahi dizkizuegu egin dituzuen ekarpenetatik beste ideia batzuk atera ditzakegulako; baina hitzaldietan esan bezala, kezkatzen zaituzten edo beste gairen baten interesik izango bazenute, tutoreei zein HIZPRO taldeari jakinarazi. Eskertzen dugu benetan zuen parte hartzea!

ZABU-ZIBU




Astelehen honetan Zabu-zibu saioa burutzeko aukera izan zuten HH 3-5 urteko txiki zein familiek. Bertan euskarazko jolas eta abesti multzoa ikasi zuten. Pozik aritu ziren dantza-kantari. Badakizue, lehen saioa ikastetxe bakoitzean burutzen bada ere, bigarren saio bat egongo dela guztiek batera parte hartzeko aukera izanez. Oraingoan etorri ez bazarete ere, lasai eta hurbildu  azaroaren 18an izango den 2. saiora. Hori plazan izango da arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara. Animo eta gozatu txikiekin batera!

El pasado lunes las familias de Educación Infantil tuvieron la oportunidad de tomar parte en la primera actividad de Zabu-Zibu en la Ikastola, en la cual aprendieron canciones y juegos en Euskera. Viendo la aceptación habrá una segunda actividad que se celebrara el 18 de noviembre de 17:00 a 18:00 en la plaza de Elorrio. Animaros y disfrutar de la actividad con vuestro/as hijos/as.