2016(e)ko ekainaren 16(a), osteguna

Zatoz Araba euskarazera!

Ekainaren 19an Arabako ikastolen jaia ospatuko da Agurainen. Zatoz jaiaz gozatu eta euskararen alde egitera.
Hemen duzue behar duzuen informazio guztia.
http://www.arabaeuskaraz.eus/





Euskara mokadutan!

Euskarak zaporez betetzen digu ahoa; gozoki batek ahoa gozotzen digun bezala, limoi baten garraztasuna ere izan dezake; edo elkarrizketa baten ondoren sentsazio mikatzarekin amaitu genezake. Gaur, euskaraz gain benetako zaporeak dastatu ditugu DBHkoek egin dituzten pintxo desberdinekin. Bota diezaiogun gatza eta piperra euskarari!
On egin!







2016(e)ko ekainaren 9(a), osteguna

"Orain, konplexuagoa da gizartea, bai gazteen hizkuntz praktika ere. "


'Gu gazteok' ikerketa zuzendu du Hernandezek, 12 eta 14 urte arteko gazteen hizkuntzara eta eguneroko jardunera hurbiltzeko: euskara gazteengana eramateko proposamenak landu dituzte horren bidez.
Gazteek euskararen gainean eta hizkuntza aniztasunari buruz dituzten pertzepzio, identitate, bizipen, jarrera eta jokamoldeei buruzko gogoeta eta azterketa egiteko eskatu zion Euskararen Aholku Batzordeak Gazteriaren Batzordeari iaz. Azken hiru hamarkadetan, euskararen ezagutza eta gaitasuna batik bat, gazteen artean hazi da, eta etorkizunera begira ere horiek jotzen dira hazkundearen erantzuletzat.
Jone Miren Hernandez antropologoa eta EHUko irakaslea da (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1970) Gazteriaren Batzordearen zuzendaria, eta Gu gazteok ikerketaren emaitzak aletu zituen atzo, Donostian. Gipuzkoako hiru herritako (Lasarte-Oria, Pasaia eta Lezo) Kuadrillategi programa baliatu dute tresna gisa, eta 105 gaztek parte hartu dute.
 
 (...)
Guztia irakurtzeko ikus.
http://www.berria.eus/paperekoa/1761/010/001/2016-06-09/orain_konplexuagoa_da_gizartea_bai_gazteen_hizkuntz_praktikak_ere.htm

2016(e)ko maiatzaren 26(a), osteguna

Ibilaldia 2016, danok Durangora! Dagigun!

Gogoratu, datorren igandean, maiatzak 29, Ibilaldia 2016 ospatuko dela Durangon Dagigun lemapean. Bertan ikusiko dugu elkar!



2016(e)ko maiatzaren 19(a), osteguna

Euskal Kantu Txapelketa

Euskal Kantu Txapelketa izango da Durangoko Plateruena Kafe Antzokian maiatzaren 22an, igande honetan, arratsaldeko 18:30etik 20:00etara.

Euskal kultura gurasoak dira

Tamalez, eta inbidia handiz aitortzen dut, ez zait niri bururatu zutabe honi titulua ematen dion esaldia; Unai Iturriaga (gero eta gutxiago) bertsolari eta (gero eta gehiago) irudigileari lapurtu diot Jakin aldizkariaren azken zenbakiko kontrazaleko komikitik, eta lapurtu badiot izan da iruditzen zaidalako esaldi horrek kondentsatzen dituela euskal kulturak dituen transmisio arazo gehientsuenak. Zorrotz eta umorez, gainera. Marrazkian, Haizea izeneko neskatoa negarrez ari zaio aitari Durangoko Azoka hartzen duen Landako gunearen aurrean, udaberria delako oraindik eta han ez dagoelako ez azoka, ez liburu, eta ez beste ezeren arrastorik ere. Hor dator esaldia: «Zergatik ez zara, behingoz, egia esatera ausartzen, aita: euskal kultura ez da existitzen, euskal kultura gurasoak zarete!».

Ez da erabat egia, noski, existitu existitzen delako euskal kultura udaberrian ere, eta nekez, baina topatzen dituelako gurasoez bestelako transmisio bideak ere tarteka. Fabore gutxi egingo dio kulturgintzari, ordea, esaldian egia puska handi bat ikusteari uko egiten dionak; izan ere, kendu ume bati euskal kulturaren transmisioarekin seko tematutako gurasoak, eta zer bide du euskal kulturaraino heltzeko? Eskolan egongo da irakasle entusiastaren bat, eta badaude bateko eta besteko egitasmoak, baina azterketetako erantzunetara mugatuko da maiz igurtzia. Nostalgiarako tarte gutxi, ordea, antzera izango baitzen beti. Kontua da orain tresna zorrotzagoak edukitzeko aukera dagoela, eta ordua dela desafioari behar bezala heltzeko. Bestela, karikaturazkoa izango da aurrerantzean ere egoera: euskal kultura transmititzeko politikak ez dira existitzen; kultur politika gurasoak dira.
                                                                                                   
2016-05-15 / IƱigo Astiz