Familia askoren kezka eta beldurrak erantzun nahian, hona hemen Paula Kasaresen, Euskal filologo eta antropologoaren, hitzaldi interesgarria.
2016(e)ko apirilaren 28(a), osteguna
MAIATZAK 8, HERRI URRATS SENPEREN
Maiatzaren 8an, Senperen,
Herri Urrats jaia ospatuko dugu
Euskal Herriko ikastolazale guztiok!!
JALGI lelopean, hi ere jalgi hadi euskaraz gurekin!
"euskara, jalgi hadi plazara... jalgi hadi mundura".
Informazio gehiagorako, helbide honetara jo dezakezue!!
http://www.herriurrats.eus/
JALGI IKASTOLEN FESTARA!!
2016(e)ko apirilaren 21(a), osteguna
BERRIAKO SARIA!!
ARDOAREN MUSEOA
Zorionak Joseba eta familia! Zozketa egin ostean, zuek izan zarete, ardoaren museora joateko bi sarrera irabazi dituzuenak!
Gozatu!!
EUSKAL ABESTIAK EMOTIKONOTAN
ZORIONAK TXAPELDUNEI!
LH 5-6ko ikasleek emotikono lehiaketa baten hartu dute parte. Lehiaketa horretako irabazleak LH 5eko Unax Etxezarraga eta LH 6ko Itzal Zengotitabengoa izan dira. Zorionak bikote!
Zuentzako:
Gean Gionoren "Zuhaitzak landatzen zituen gizona" eta Jon Arretxeren "Beti Iparralderantz" liburuak.

Liburuaren nazioarteko eguna ospatzeko ekintzak, barikuan
HERRIRIK HERRI DURANGALDEA
Apirilaren 23an ospatzen da Liburuaren Nazioarteko Eguna, eta efemeride horren harira, hainbat ekintza antolatu dituzte Iurretako eta Elorrioko liburutegiek.
Kale antzezlan bat eskainiko dute, Liburuaren Egunaren bezperan (apirilaren 22an), Iurretan.Vademekun antzezlana eskainiko du Debote Enbote taldeak, 11:30ean, Dantzari plazan (euria egin ezkero Olaburu frontoian izango da hitzordua).
Apirilaren 22an, baita, Oihana Etxegibelen ipuin kontalaritza saioa izango da Elorrioko umeen liburutegian. Hiru eta bost urtekoentzat ariko da, 17:00etan; eta sei eta bederatzi urtekoentzat, 17:30ean hasita.
Bookcrossing ekimena ere burutuko dute, Elorrion, apirilaren 22an: 25 liburu aterako dituzte Liburutegiko apaletatik, eta herriko hainbat lekutan utziko dituzte, elorriarrek irakurri eta ondoren berriro kalera bueltatu ditzaten. Gainera, apirilaren 23ra bitartean Liburutegian maileguren bat egiten duten erabiltzaileen artean, bi liburu sorta zozketatuko dituzte.
Liburuaren Eguna dela-eta Elorrion antolatu duten programazioa ixteko, irakurle kluben hitzorduak izango dira, apirilaren 27an. Euskarazko irakurle klubekoek Karmele Jaioren Orain hilak ditugu liburua hartuko dute ahotan. Gaztelerazko irakurle klubekoek, bestalde, Irati Jimenezen bisita jasoko dute, Nora bere liburuaz aritzeko.

2016(e)ko apirilaren 14(a), osteguna
NOLA SALDU EUSKARA GAZTEEI
Euskara erakargarria izan daiteke! baita gazteontzat ere!
Hona hemen hitzaldi interesgarri bat!
https://vimeopro.com/ehi/hizpro-ifernandez/video/125023064

SORGINEN KONDAIRA JOKOA
Ume eta gazteei bideratua, euskararen eta euskal kulturaren ezagutza sustatzen du, 3Dn egindako leku harrigarrietan gertatzen diren erronka dibertigarriak gaindituz. Jokoaren eduki guztia bai euskaraz bai gazteleraz egonda edozein motatako publikoak eta familiek gozatu dezakete.
Hona hemen lotura:
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)