2019(e)ko urtarrilaren 24(a), osteguna

Agenda kulturala

Asteburu honetan, Durangaldean egongo diren euskarazko ekintzen berri eman nahi dizuegu:

Urtarrilak 25, ostirala


17:30

'Koloreak'

Zaldibarko Udal Liburutegia, Zaldibar
Txotxongilo-antzerkia
'Koloreak'

18:00

Eneko Haritza

Herri Biblioteka, Iurreta
Ipuin kontalaria. 3-4 urte bitartekoentzat, heldu batek lagunduta. Bost urtetik gorakoentzat, 18:00etan.


Urtarrilak 26, larunbata 
12:15  Ipuin zaparrada

Berrizko kultur etxea, Berriz
Ines Bengoa ipuin kontalaria.







2018(e)ko ekainaren 8(a), ostirala

HH eta DBH elkarrekin jolasean

Azken ikasturteetan bezala, aurten ere, DBHko ikasleek 4-5 urteko umeekin jolastu dute, euskal jolasak erakutsiz. Aberasgarria izan da benetan; euskal jolasak ikasteaz gain, nagusiek bai txikienek, elkarrekin hartu emanetan aritzeko aukera izan dutelako. Hona hemen horren adierazgarri diren argazkiak.