2017(e)ko maiatzaren 11(a), osteguna

BOLI BILI BOLI, familian gozatzeko antzerkia

BOLI BILI BOLI

NOIZ: 2017ko maiatzaren 6an, goizeko 12:00etan.

NON: C.C. AriznabarraVITORIA-GASTEIZ 

Sinopsia

Boli bili boli familian ikusteko euskaraz eskaintzen den txotxongilo eta kanta ikuskizuna da, eta, batez ere, 3urtetik gorako haurrei zuzenduta dago. PANTZART Antzerkiak sortu du Tolosako TOPIC-ekin batera.
Haur-poesian ospe handiko idazlea den Juan Kruz Igerabideren testuetan oinarrituta dago. Haur-poesiaren barruan, Igerabide umorearengatik eta Häiku bezalako formatu laburreko obrengatik da ezaguna. Haiku egitura oso errazeko poema txikia da, eta natura edota urtaroak bezalako gaiak lantzen dira. "zuhaitzak begi asko zituen, denak keinuka".
Horrela beraz, bere poematxo polit eta ipuin laburretatik abiatu gara, bertsoak, marrazkiak, abestiak eta paperezko objektuekin egindako ikuskizun liluragarria sortzeko. Lehen aldiz estreinatu zenetik 50antzezpen baino gehiago egin dira. Gainera, jaialdi eta programazio ezberdinetan parte hartu du, adibidez, Baranaingo Txotxongilo Jaialdian, Literaktum-en edota Argentinako Santa Fe eta Entre Ríoseco Nazioarteko Haur Antzerki Jaialdian.


2017(e)ko maiatzaren 4(a), osteguna

Maiatzak 14 Herri Urrats

Datorren igandean, maiatzak 14, Herri Urrats jaia ospatuko da Senperen.


Hau da bideokliparen lotura: https://www.youtube.com/watch?v=uICEUdATZg8

Umeentzako antzerkia Arriola antzokian: "Adel"

Igande honetan, arratsaldeko 17:00etan, umeentzako antzerkia egongo da Arriola antzokian.


Udaberriko euskal jaia, Bilbon

Larunbatean, maiatzak 6, Bilboko San Frantzisko auzoan, Udaberriko euskal jaia ospatuko dute. Hona hemen egitaraua:

Egitaraua 

11:00_Hasierako ekitaldia
11:15_Umeentzako jolasak
11:30_Tailerra: Mintzatu aplikazioaren erabilera eta auzoan etiketatzea
12:00_The Uglyones musika zuzenea
12:15_Parrillada eta sagardoa
13:00_Sanfran Kantari
13:15_Erromeria ibiltaria
13:30_Txistularien banda
14:30_Bertsobazkaria
17:30_Enaitz ipuin kontalaria
18:00_Herri kirolak: harri zulatzaileak eta jokoak
18:15_Berbalapikoa
19:00_Kale antzerkia: Pompomen Kasatxov ikuskizuna
20:00_Handikona irakurketa
20:30_Amaierako ekitaldia eta zozketa
21:00_Gorka Suaia eta AneGuria meets Euskal Dub Etxea (kontzertua)

Xuxen eta Okerren esaldi zuzentzailea


2017(e)ko apirilaren 6(a), osteguna

KORRIKA bukaera Iruñean


Asteburuko agenda kulturala

MARKELIÑE "Euria"

Apirilaren 9an, igandean, Durangoko San Agustin Kulturgunean, arratsaldeko 18:00etan.


"Euria” lanak, maite dugun norbait jadanik ez dagoenean gertatzen zaigunari buruz hitz egiten du. Eta zerbait aldatu dela ulertzeko eta onartzeko behar dugun denbora guztiari buruz.
“Euria” lanean ur tantak daude, bi aterkirekin bizi den pertsonaia, lanabes kaxa bat, eskegitzeko gantxoak, plantxa ero bat, abesti triste baten gaineko keinu ederrak, berokia, kanpora ematen duen leihoa, oroitzapenen iratzargailua eta baita marraztutako eguzkia ere. 
Norbaitek, altxatzeko eta aurrera egiteko dugun gaitasunaren metafora ere ikus dezake eguzki horretan.