2017(e)ko martxoaren 16(a), osteguna
Jainko basatia antzerkia Berrizen
NOIZ: 2017ko martxoaren 18an, gaueko 20:00etan.
NON: Berrizko Kultur Etxean
Jainko Basatia komedia dramatikoa da. Bi bikote ezkondu elkartzen dira euren seme-alaben arteko liskarrak konpontzeko asmotan; izan ere, bikote baten semeak besteari eraso egin dio. Giza-legez eta edukazio handiz abiatu den bilerak beste bide bat hartuko du, elkarri kristonak eta bi esaten hasten direnean, bata eta besteen frustrazio eta mixeriak azalduz. Ane, Alexen emaztea da eta banku baten egiten du lan. Emakume lasaia dirudi, baketsua, alkoholaren aparretan murgiltzen den arte. Alex arrakasta handiko abokatu gaztea da, zintzoa, burlatia, zuzena eta mugikorrik izan ezean, galduta dabilen horietakoa. Manu Veronikaren senarra da. Burdingilea, gizon lasaia eta emaztearen gonapean bizi dena, bileran zehar lehertzen den arte. Emaztearen kontra egingo du bere alderdi ilun eta arranguratsuak erakutsiz. Veronika kultura andiko etxekoandre aurrerakoia da. Tragu pare bat hartuz gero itxuraldatu eta erresumindu egiten da, bere frustrazio guztiak azaleratuz.
Opera txikientzat: Bost axola bemola.
Ikuskizun liriko oso dinamikoa eta dibertigarria, lau abeslarirentzat, bi aktorerentzat eta pianorako egina. Lehen pertsonan esperientzia ahaztezina bizi ahal izango dugu, operako aria eta duo ezagunenekin harremanetan jartzean eta antzerkiaren bizitza eta bertan lan egiten duten pertsonen garrantzia kontuan hartzean.
Bego andreak, antzokiaren garbiketa-buruak, operaren sekretuen berri emango du bere umore-sen partikularrarekin, pertsonaia zentzugabeek lagunduta.
Euskaraz eskainiko da gaztelerazko azpitituluekin.
Adina: 8 urtetik gorazkoentzat
Martxoak 18: 18:00etan
Martxoak 19: 12:00 eta 18:00etan
Eibarren antzerki jardunaldiak
EIBARKO ANTZERKI JARDUNALDIAK
2017ko martxoaren 3tik apirilaren 6ra bitartean ospatuko da 40. urteurrena. Guztira, 21 antzezlan taularatuko dira eta horietako lau euskara hutsean eskainiko dira.
Josep María Flotats, Iñaki Miramón, Juan Gea edota Luis Varela dira Coliseoaren eta Hezkuntza Esparruko Antzokiaren eszenatokietara igoko diren antzezle batzuk.
Bestalde, sarreren aurresalmenta berezia zabalduko da:
- Otsailak 11, 12 eta 13: 10etatik 14etara, Coliseo Antzokian.
- Funtzio bakoitza baino lehen, 19etatik 20etara, dagokion antzokiaren leihatilan.
- Kutxabank bitartez 2017ko otsailaren 11tik aurrera, 10etatik aurrera.
Ohizko salmenta: antzokiko leihatilan funtzioa hasi baino ordu erdi lehenago.
Informazio gehiagorako, hona hemen link-a:
2017(e)ko martxoaren 10(a), ostirala
eLiburutegia
Literatura Unibertsala eLiburutegian
Otsailaz geroztik, Literatura Unibertsala bildumako 60 liburu eLiburutegia plataforman eskaintzen dira, ePub formatuan, doan eta denbora mugarik gabe deskargatzeko moduan. Plataforman bertan adierazten da nola egin deskarga gailu bakoitzean. Hona hemen helbidea:
http://www.eliburutegia.euskadi.eus/buscar?tipo_acceso=libre&&&&fecha=2017&locale=eu
Otsailaz geroztik, Literatura Unibertsala bildumako 60 liburu eLiburutegia plataforman eskaintzen dira, ePub formatuan, doan eta denbora mugarik gabe deskargatzeko moduan. Plataforman bertan adierazten da nola egin deskarga gailu bakoitzean. Hona hemen helbidea:
http://www.eliburutegia.euskadi.eus/buscar?tipo_acceso=libre&&&&fecha=2017&locale=eu
2017(e)ko martxoaren 2(a), osteguna
Asteburuko agenda kulturala
ANTZERKIA: ATTE HIL AURRETIK
2017ko martxoaren 3an, Zornotza Aretoan, gaueko 21:00etan.

Maxusek bere biloba Aneri gauero ipuin bera kontatzen zion. Bi hilabete egin ditu ordea istorio hori azkenekoz entzun zuenetik. Inauteriak hemen dira berriz eta urtero bezala Erremonesea baserriko harategian ospatzeko erabakia hartuko du Anek. Bere amonak utzitako hutsuneak eta inauteriek sakonki zirikatuko dute Ane, oheratzean entzuten zuen ipuin hark ezkutuan zeraman benetako esanahia agerian utziz.
DANTZAZ: "Harri, Orri, Ar"
2017ko martxoaren 4an Arriola Antzokian, gaueko 20:00etan. 10€/ 7€( bazkideak)

“Harri, orri, Ar” Dantzaz-en azken ekoizpenaren izenburua da. Jolasaren aldarrikapena, ikuslearen irudimenari irekitako sormenerako lurraldea bezala. Nola sartu gastronomia eta dastamena dantzan? Nola esan den-dena isiltasun segundu batean? Nola kokatu gure gorputza eta bere mugimendua askoz zabalagoa den talde mugimendu batean? Dantzaz-ek ezagutzera gonbidatzen gaitu.
Nazioarteko dantzariaz osaturiko harrobi heterogeneoa den euskal konpainia honen ikuskizunak berriro ere, ohiko etiketetatik aldentzen da. Atrezzo jangarria, Mariachi musika, zirku-elementuak eta energia eta mugimenduaren fisikotasuna, guztiak dute lekua sormen honetan. Jolas tradizionalean gertatzen den bezala, hauskortasunak (papera), batzuetan indarra (harria) gainditzeko ahalmena duela gogorarazten digu.
UMEENTZAKO ZINEA: "Teresa eta Galtzagorri"
2017ko martxoaren 5ean Arriola Antzokian, arratsaldeko 17:00etan. 3€
Iratxoek udaberria ekartzen digute urtero. Tim lehen aldiz iritsitako iratxoa da. Feriako soinu erakargarriarekin nahasita, gainerako iratxoengandik bereizi da. Eta Samuel eta Vladek harrapatu dute, zirkuko atrakzio gisa esplotatzeko.
Teresa 6 urteko neska da, eta jeloskortasun handia agertzen du neba txikiaren aurrean. Ferian, Tim ikusi du jendaurrean ikusgai, eta hura gutiziatu du. Timentzat, berriz, ihes egiteko aukera da neska.
Tim Teresaren etxean ezkutatuko da, eta haren babespean biziko da. Elkarrekin, hainbat abentura biziko dituzte, eta lagun bereizezinak izango dira.
Elebitasuna, bi hizkuntza hitz egitea baino gehiago.
Elebidun izateak baditu ondorioak, hizkuntza baten baino gehiagotan komunikatzeko gaitasuna izateaz gain. Hau honela, elebidunen eta elebakarren arteko alderaketek zientzilari askoren interesa piztu dute aspalditik. Artikulu honetan, ondorio linguistikoei eta kognitiboei erreparatuko diegu, ondorio positiboei zein negatiboei, eta horretarako hainbat ikerketaren emaitzetan oinarrituko gara. Halaber, “abantaila elebidunaren” hipotesia aurkeztuko dugu.
http://www.ikasten.ikasbil.eus/mod/habecms/view.php/irakasbil/argitalpenak/elebitasuna_2_hizkuntza_hitz_egitea_baino_gehiago
http://www.ikasten.ikasbil.eus/mod/habecms/view.php/irakasbil/argitalpenak/elebitasuna_2_hizkuntza_hitz_egitea_baino_gehiago
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)