2016(e)ko urriaren 6(a), osteguna

Sarritan izaten ditugu hizkuntzari buruzko zalantzak. Hori ekiditeko edo behar dugunetan laguntzatxo bat izatea ez legokenez txarto, euskara-gaztelania eta gaztelania-euskara Labayru Fundazioaren hiztegia sakelan nola izan dezakegun azaltzen duen linka luzatzen dizuegu. Ea zer deritzozuen!



2016(e)ko irailaren 26(a), astelehena

Euskaraz biziz, eragin

Nola egin euskara beharrezko eta baliozko? Ezinbestekoa ote da? Hona hemen galdera hauei erantzuten dien eta hausnarketarako baliagarria den BERRIA egunkariko artikulu bat. 

http://www.berria.eus/paperekoa/1955/023/001/2016-09-24/euskaraz_biziz_eragin.htm


2016(e)ko irailaren 22(a), osteguna

KILOMETROAK 2016

AURTENGO GIPUZKOAKO IKASTOLEN JAIA, KILOMETROAK'16,  BERTAN DIRA. JAI GIROA BERMATUTA IZANGO DA BERGARAN DATORREN IGANDEAN, URRIAREN 2AN.

ANIMATU ZAITEZTE ETA GORA IKASTOLAK!!

2016(e)ko ekainaren 16(a), osteguna

Zatoz Araba euskarazera!

Ekainaren 19an Arabako ikastolen jaia ospatuko da Agurainen. Zatoz jaiaz gozatu eta euskararen alde egitera.
Hemen duzue behar duzuen informazio guztia.
http://www.arabaeuskaraz.eus/





Euskara mokadutan!

Euskarak zaporez betetzen digu ahoa; gozoki batek ahoa gozotzen digun bezala, limoi baten garraztasuna ere izan dezake; edo elkarrizketa baten ondoren sentsazio mikatzarekin amaitu genezake. Gaur, euskaraz gain benetako zaporeak dastatu ditugu DBHkoek egin dituzten pintxo desberdinekin. Bota diezaiogun gatza eta piperra euskarari!
On egin!







2016(e)ko ekainaren 9(a), osteguna

"Orain, konplexuagoa da gizartea, bai gazteen hizkuntz praktika ere. "


'Gu gazteok' ikerketa zuzendu du Hernandezek, 12 eta 14 urte arteko gazteen hizkuntzara eta eguneroko jardunera hurbiltzeko: euskara gazteengana eramateko proposamenak landu dituzte horren bidez.
Gazteek euskararen gainean eta hizkuntza aniztasunari buruz dituzten pertzepzio, identitate, bizipen, jarrera eta jokamoldeei buruzko gogoeta eta azterketa egiteko eskatu zion Euskararen Aholku Batzordeak Gazteriaren Batzordeari iaz. Azken hiru hamarkadetan, euskararen ezagutza eta gaitasuna batik bat, gazteen artean hazi da, eta etorkizunera begira ere horiek jotzen dira hazkundearen erantzuletzat.
Jone Miren Hernandez antropologoa eta EHUko irakaslea da (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1970) Gazteriaren Batzordearen zuzendaria, eta Gu gazteok ikerketaren emaitzak aletu zituen atzo, Donostian. Gipuzkoako hiru herritako (Lasarte-Oria, Pasaia eta Lezo) Kuadrillategi programa baliatu dute tresna gisa, eta 105 gaztek parte hartu dute.
 
 (...)
Guztia irakurtzeko ikus.
http://www.berria.eus/paperekoa/1761/010/001/2016-06-09/orain_konplexuagoa_da_gizartea_bai_gazteen_hizkuntz_praktikak_ere.htm