2019(e)ko martxoaren 28(a), osteguna
Txikienentzako euskarazko filma
Kontuz arratoi piratarekin!
Bide lapurren artean gozo zaleena… Bere zaldiaren gainean, bidean aurkitzen duen bidaiari guztien janaria lapurtzen du bera baino maltzurragoa den norbaitekin topo egitenduen arte.
Asteburuan euskarazko antzerkia
Anaitasunarena, txikitatik eraikitako labirintoa da, ihesbiderik gabekoa, lotura definitibo bat. Odolekoak ala biziak eskainitakoak, senideak norbanakoa osatzen du. Baina nola aritu anaia, ahizpa, neba edo arreba ebatsia izan zaigunean? Presondegiak, auto istripuak edo gaixotasunak bete ezinezko hutsunea sentiarazten duenean, nola dirau gurea dugun GU horrek bizirik?
Zazpi kontakizunetan oinarritzen da ‘Zazpi Senideko’ antzerkia. Manex eta Ximun Fuchs anaien zazpi lagunek idatzi zazpi kontakizun dira, non errealitateak fikzioarekin dantza egiten duen. Anaien arteko harremanak, anai arrebenak edo ahizpen artekoak, guztiak ausentzia dute ildo nagusi. Dela presondegiak urrundurik, tortura kasu bat tarteko, dela lanak edo maitasunak urrundurik, dela eritasunak edo heriotzak. Istorio gogorrak guztiak.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)