Beste Korrika baten atarian gaude.
Berriro ere, Euskal Herriko bazter guztietara zabalduko dugu, ozen, euskararen
aldeko aldarria. Eta hori horrela izan dadin, zure laguntza behar du AEK-k.
Aurreko KORRIKA amaitu zenetik, gizartearen bultzada azpimarratu nahi dugu;
alde batetik, euskahalduntzeko deiari kasu eginda, euskaraz bizitzeko hautua
irmoago dago; beste aldetik, herritar gehiago hurbiltzen dira euskaltegietara.
Administrazioari dagokionez, esan behar dugu oraindik ere euskaltegiei zuzendutako
baliabideak ez nahikoak direla.
Hori dela eta, 20. KORRIKAk jasoko duen dirua
Euskal Herri osoko bere euskaltegiak laguntzeko erabiliko du AEK-k.
AEKren ekimenari esker, eta milaka lagunen laguntzari esker, Korrika den
bezalakoa izatea lortu dugu, eta bide horretan jarraituko dugu. Korrika
laguntzaileak KORRIKAren zutabe nagusietako bat dira.
Aurten ere laguntza bera eskatzera gatoz, hau da, 20. Korrikaren Korrika
laguntzailea izan zaitezen nahi dugu. 12
euroren truke jasoko duzu aurtengo 20. Korrikaren Korrika
laguntzailearen pina, urtarriletik aurrera Euskal Herriko ehunka komertziotan
beherapenak izatea ahalbidetuko dizun Korrika laguntzaile txartela eta txartela
onartuko duten komertzioen zerrenda dakarren katalogoa. Eta, batik bat, 12 euro emanez, Korrika
laguntzailea izango zara.
Oraindik Korrika laguntzailea ez bazara, AEKren euskaltegietan eska ditzakezu
pina, txartela eta katalogoa. Internet bidez ere egin dezakezu zure eskaria, 20.Korrikaren logotipoaren gainean
klikatuta (galdetegia gaztelaniaz dago. Barkatu eragozpenak!) eta etxean jasoko
duzu.
Izan zaitez KORRIKA laguntzaile eta gozatu bideaz!