2019(e)ko martxoaren 28(a), osteguna

Asteburuan euskarazko antzerkia


Anaitasunarena, txikitatik eraikitako labirintoa da, ihesbiderik gabekoa, lotura definitibo bat. Odolekoak ala biziak eskainitakoak, senideak norbanakoa osatzen du. Baina nola aritu anaia, ahizpa, neba edo arreba ebatsia izan zaigunean? Presondegiak, auto istripuak edo gaixotasunak bete ezinezko hutsunea sentiarazten duenean, nola dirau gurea dugun GU horrek bizirik?
Zazpi kontakizunetan oinarritzen da ‘Zazpi Senideko’ antzerkia. Manex eta Ximun Fuchs anaien zazpi lagunek idatzi zazpi kontakizun dira, non errealitateak fikzioarekin dantza egiten duen. Anaien arteko harremanak, anai arrebenak edo ahizpen artekoak, guztiak ausentzia dute ildo nagusi. Dela presondegiak urrundurik, tortura kasu bat tarteko, dela lanak edo maitasunak urrundurik, dela eritasunak edo heriotzak. Istorio gogorrak guztiak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina