2018(e)ko otsailaren 1(a), osteguna

Santa Ageda jaia

Santa Agata jaia

Santa Agata jaia edo Dona Agata jaia, euskalkietan Santa Ageda bezperaAgate Deuna jaiaSanta Ageda eskea eta Santa Ageda batzea izenez ere ezaguna, Euskal Herria eta Espainiako zenbait tokitan ospatzen den jai herrikoi tradizionala da, Agata Cataniakoaren omenez otsailaren 5ean eta bezperan ospatzen dena, egun horretan Eliza Katolikoaren santutegiko santu haren omenezko eguna denez. Euskal Herriko herri askotan, ohitura da egun horretan edo bezperan herrietan kopla zaharrak kantatu, makilekin lurra joaz erritmoa markatzeko, diru edo janari eskean, jantzi tradizionalekin eta kriseilua lagun. Koplako bertsoak koblakari bakar batek abesten ditu maiz, eta taldeak leloa. Antzina, mutil gazteak soilik ibil zitezkeen Santa Agata eskean, baina XX. mendetik azken hamarkadetatik emakumeengana eta adin talde guztietara zabaldu zen ospakizuna. Garai batean, urte horretan soldaduskara joan behar zuten mutil gazte edo kintoen bilerak ere egiten ziren egun horretan, eskean betiere; herri batzuetan, Eskoriatzan tradizio handiz, adin bereko gazteak biltzen dira ospakizun horri jarraipena emateko.
Jaiaren jatorria lurra esnaraztea omen da, neguko solstizioaren ondoren, sakabanatuta dagoen herri interpretazio baten arabera. Hala, Santa Agata askotan abere gisa irudikatzen da: ahuntz edo katu itxurarekin. Ablitasen, uste zuten Santa Agata bezperako gauean banatzen zirela hurrengo urtebeterako ekaitzak.

Elorrion honen ardura hartzen duen taldea Iturrizoro da eta aurten, goizean irtengo da plazatik kantuan egitera. Irteera ordua goizeko 11:45 izango da. Animatu Santa eskean abestera!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina