2017(e)ko martxoaren 2(a), osteguna

Asteburuko agenda kulturala

ANTZERKIA: ATTE HIL AURRETIK

2017ko martxoaren 3anZornotza Aretoan, gaueko 21:00etan.


Maxusek bere biloba Aneri gauero ipuin bera kontatzen zion. Bi hilabete egin ditu ordea istorio hori azkenekoz entzun zuenetik. Inauteriak hemen dira berriz eta urtero bezala Erremonesea baserriko harategian ospatzeko erabakia hartuko du Anek. Bere amonak utzitako hutsuneak eta inauteriek sakonki zirikatuko dute Ane, oheratzean entzuten zuen ipuin hark ezkutuan zeraman benetako esanahia agerian utziz.

DANTZAZ: "Harri, Orri, Ar"

2017ko martxoaren 4an Arriola Antzokian, gaueko 20:00etan. 10€/ 7€( bazkideak)



“Harri, orri, Ar” Dantzaz-en azken ekoizpenaren izenburua da. Jolasaren aldarrikapena, ikuslearen irudimenari irekitako sormenerako lurraldea bezala. Nola sartu gastronomia eta dastamena dantzan? Nola esan den-dena isiltasun segundu batean? Nola kokatu gure gorputza eta bere mugimendua askoz zabalagoa den talde mugimendu batean? Dantzaz-ek ezagutzera gonbidatzen gaitu.
Nazioarteko dantzariaz osaturiko harrobi heterogeneoa den euskal konpainia honen ikuskizunak berriro ere, ohiko etiketetatik aldentzen da. Atrezzo jangarria, Mariachi musika, zirku-elementuak eta energia eta mugimenduaren fisikotasuna, guztiak dute lekua sormen honetan. Jolas tradizionalean gertatzen den bezala, hauskortasunak (papera), batzuetan indarra (harria) gainditzeko ahalmena duela gogorarazten digu.

UMEENTZAKO ZINEA: "Teresa eta Galtzagorri"

2017ko martxoaren 5ean Arriola Antzokian, arratsaldeko 17:00etan. 3€

5-1- Teresa eta Galtzagorri


Iratxoek udaberria ekartzen digute urtero. Tim lehen aldiz iritsitako iratxoa da. Feriako soinu erakargarriarekin nahasita, gainerako iratxoengandik bereizi da. Eta Samuel eta Vladek harrapatu dute, zirkuko atrakzio gisa esplotatzeko.
Teresa 6 urteko neska da, eta jeloskortasun handia agertzen du neba txikiaren aurrean. Ferian, Tim ikusi du jendaurrean ikusgai, eta hura gutiziatu du. Timentzat, berriz, ihes egiteko aukera da neska.
Tim Teresaren etxean ezkutatuko da, eta haren babespean biziko da. Elkarrekin, hainbat abentura biziko dituzte, eta lagun bereizezinak izango dira.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina