2016(e)ko urriaren 27(a), osteguna

GURASOENTZAKO HITZALDIAK




Zenbait gurasoren kezkei erantzun nahian, ikastolak hitzaldi bi antolatu ditu ikasturte hasiera honetan EBETE elkartearen eskutik. Hitzaldi bi horiek (No sabemos euskera, ¿Cómo podemos ayudar a nuestros hijos e hijas? eta Nola lagundu seme-alabei lagunartean euskara erabil dezaten?) Iñaki Eizmendik eman ditu. Parte hartu duzuenoi eskerrak eman nahi dizkizuegu egin dituzuen ekarpenetatik beste ideia batzuk atera ditzakegulako; baina hitzaldietan esan bezala, kezkatzen zaituzten edo beste gairen baten interesik izango bazenute, tutoreei zein HIZPRO taldeari jakinarazi. Eskertzen dugu benetan zuen parte hartzea!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina